Kolibia gurinkara
Kolibia gurinkara | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Marasmiaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Rhodocollybia | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Rhodocollybia butyracea Lennox, 1979 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus butyraceus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Kolibia gurinkara (Rhodocollybia butyracea, sinonimoa: Collybia butyracea) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso arrunta Euskal Herrian.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa, ganbila, laua, titi kamuts batekin, gantz itxurakoa, oso higrofanoa; arre-gris ilunetik arre-horixkara, baita grisaxka ere.
Orriak: Zurixkak, estu, ia libreak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 4 - 8 x 0,5 - 2 cm-koa, gris-arrexka, pixka bat zurruna, luzetarako zuntzekin, behean lodiagoa.
Haragia: Zurixka, kartilaginosoa, harroa oinean. Usain desatseginekoa.[2]
Etimologia: Collybia terminoak txanpon txikia esan nahi du. Butyracea epitetoa latinetik dator, "butiraceus" hitzetik, gurin garraztuaren antzeko usaina esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Collybia filamentosa delakoarekin, honek kapela arre-gorrixka bizia du, orrien ertza urratua, ia usaingabea da, eta mendian Picea excelsa zuhaitzen azpian irteten du. Collybia butyracea var. asema aldaerak, kolore argiagoa du, honek du antzik handiena; autore batzuek espezie gisa bereizteko joera dute. Udaberrian Collybia tenacella agertzen da, elastikoa da eta zapore mingotsa du, kolore aldakorrekoa, zurixkatik marroi-beltzaranera doana eta konifera-pinaburuetan irteten du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Koniferoen eta hostozabalen basoetan. Oso ugaria.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan Ipar Afrika, Ekialde Hurbila eta Hego-ekialdeko Asia izan ezik.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 190 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 232 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 250 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 267 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..